© 2019 Eusko Jaurlaritza | Gobierno Vasco

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila | Departamento de Turismo, Comercio y Consumo

  • https://www.facebook.com/basquetour.
  • https://twitter.com/BasqueTour_EUS
  • https://www.youtube.com/user/basquet
hizlariak
ponentes
Luis Andrés Orive

Gasteizko Udalaren Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendaria.

Mendi-ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Mendi Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan. Paisaiaren lurralde-azterketan doktore «cum laude aho batez». Doktorego-tesia: «Arabako paisaiak. Azterketa funtzionala plangintza fisikoari buruz».

 

1989. urtetik 2008ko otsailera bitarte Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren (IGI) zuzendaria izan zen. 2015ean kargu horretan hasi da berriz, 2011. urtetik 2015. urtera bitarte Vitoria-Gasteizko Udalaren Ingurumeneko koordinatzaile nagusia eta «European Green Capital 2012» proiektuaren zuzendaria izan ondoren.

 

Beste eginkizun eta proiektu batzuen artean, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Agenda 21en «Garapen jasangarriago bat lortze aldera» izeneko prozesua koordinatzen du eta «Vitoria-Gasteizko ERAZTUN BERDEA» izeneko proiektua planifikatu, proiektatu eta kudeatzen du. Bi lan-ildo horiek direla medio estatuko eta nazioarteko aintzatespen eta sari asko jaso dira. Nabarmendu behar da Nazio Batuek Vitoria-Gasteiz hautatu zutela «San Frantziskoko hiri berdeen Aldarrikapena» sinatzeko hirietako bat izateko (2005eko ekaina) eta Nazio Batuen Ingurumen Programak (NBIP) hautatu zuela GEO-HIRIAK (Global Environmental Outlook) proiektua garatuko zuen Europako lehenengo hiria izateko. Era berean, UN-HABITAT II. eta III. MUNDUKO HIRI-FOROA (Bartzelonan eta Vancouverren, hurrenez hurren) antolatzen dutenek Vitoria-Gasteiz gonbidatu dute bere Plangintza Ekologikoko eredua aurkez dezan.

 

2007ko urrian Europako Kontseiluko aditu gisa gonbidatu zuten «Europako herrialdeetako sare ekologikoa» garatzeko izendatutako nazioarteko lantaldearen barnean. Foro horretan Vitoria-Gasteizek Araba Erdialderako prestatu duen «hiriaren eta lurraldearen arteko harreman harmonikoko» plangintza ekologikoaren estrategia aurkeztu da.

 

2008ko otsailean Espainiako UN-HABITAT Batzordearen «Hiri Jasangarritasunerako Jardunbide Egokiak ebaluatzeko epaimahaiko» kide aditu izendatu zuten, Nazio Batuek babesten duten Dubaiko nazioarteko lehiaketan aurkeztu behar ziren Espainiako jardunbide egokienak aukeratzeko. 2009an Espainiako UN-HABITAT Batzordearen kide aditu iraunkor izendatu zuten.

 

Ohiko kolaboratzailea eta 2008az geroztik New Yorkeko Unibertsitateko (SUNY.ESF) Paisaiaren Arkitektura Masterreko irakasle laguntzailea Syracusen.

 

Vitoria-Gasteizko PAISAIAREN HIRI-FOROAREN bultzatzailea eta kudeatzailea Foroa sortu zenetik, hau da, 2005. urteaz geroztik.

 

2010. eta 2011. urteetan Paisaiaren Zikloak izeneko proiektuak koordinatu ditu eta Paisaiaren Plangintzako eta Arkitekturako Nazioarteko Masterra diseinatu du Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU-UPV), erakunde horren, Eusko Jaurlaritzaren eta UNESCO-Etxea zentroaren arteko lankidetza-hitzarmenaren barnean.

Director del Centro de Estudios Ambientales del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.

 

Es Ingeniero de Montes por la Escuela Técnica Superior de Ingenieros de Montes de la Universidad Politécnica de Madrid. Doctor “cum laude por unanimidad” en análisis territorial del paisaje. Tesis Doctoral: “Los Paisajes de Álava. Análisis funcional en orden a la planificación física”.

 

Desde 1989 hasta febrero de 2008 fue Director del CEA (Centro de Estudios Ambientales de Vitoria-Gasteiz). Cargo que ha vuelto a ocupar en 2015, tras ser desde 2011 a 2015 Coordinador General de Medio Ambiente y Director del Proyecto “European Green Capital 2012” en el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.

 

Entre otras funciones y proyectos, el organismo del CEA coordina el Proceso de Agenda-21 “Hacia un desarrollo más sostenible” y planifica, proyecta y gestiona el llamado “ANILLO VERDE de Vitoria-Gasteiz”. Estas dos líneas de trabajo han merecido numerosos reconocimientos y galardones a nivel nacional e internacional. Cabría destacar la selección de Vitoria-Gasteiz por parte de Naciones Unidas como una de las ciudades signatarias de la “Declaración de ciudades verdes de San Francisco” (Junio 2005) y la elección por parte del PNUMA (Programa de Naciones Unidas para el Medio Ambiente) como primera ciudad en desarrollar el proyecto GEO-CIUDADES (Global Environmental Outlook) en Europa. Así mismo, la ciudad ha sido invitada por la organización del II (Barcelona) y III (Vancouver)- FORO URBANO MUNDIAL UN-HABITAT para presentar su modelo de Planificación Ecológica.

 

En octubre de 2007 fue invitado como experto del Consejo de Europa dentro del grupo de trabajo internacional designado para el desarrollo de la “Red Ecológica Paneuropea”. Se presenta en este foro la estrategia de planificación ecológica “relación armónica ciudad-territorio” de Vitoria-Gasteiz en Álava Central.

 

En febrero de 2008 fue designado miembro experto del “jurado de evaluación de Buenas Prácticas de Sostenibilidad Urbana” del Comité UN-HABITAT en España de cara a la selección de las mejores prácticas españolas a presentar en el concurso internacional de Dubai, patrocinado por Naciones Unidas. En 2009 fue designado experto permanente del Comité UN-HABITAT en España.

 

Colaborador habitual y desde 2008 Profesor adjunto del Máster de Arquitectura del Paisaje de la Universidad de Nueva York (SUNY.ESF) en Syracuse.

 

Impulsor y gestor del FORO URBANO DE PAISAJE de Vitoria-Gasteiz desde su creación en 2005.

 

En 2010 y 2011 coordina los proyectos de Ciclos de Paisaje y diseña el Máster Internacional en Planificación y Arquitectura del Paisaje desde la Universidad del País Vasco (EHU-UPV) en el seno de un Convenio de colaboración entre esta institución, el Gobierno Vasco y UNESCO-Etxea.