© 2019 Eusko Jaurlaritza | Gobierno Vasco

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila | Departamento de Turismo, Comercio y Consumo

  • https://www.facebook.com/basquetour.
  • https://twitter.com/BasqueTour_EUS
  • https://www.youtube.com/user/basquet
hizlariak
ponentes
Iker Urcelay
Basquetourreko produktuko teknikaria.

Geografian lizentziaduna, Landako eta Tokiko Garapenaren teknikaria eta MBA Mondragon Unibertsitatean.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentzian Naturaren, Kulturaren eta Gastronomiaren produktu-burua. Euskadi Gastronomikaren, Ekoturismoaren eta Ekoturismo Sarearen koordinatzailea, Euskadiko Inaziotar Bidearen koordinatzailea eta Donejakue Bidearen kudeaketaren erakundearteko mahaiaren koordinatzailea, Kultura Sailarekin koordinatuta.

Duela gutxi sortutako Vasco Navarro trenbidearen Bide Berdearen erakundearteko Mahaia koordinatzen du Nafarroako Gobernuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin eta dagozkion eskualdeekin batera.

Naturaren alorrean produktuari buruzko hainbat plan abian jartzea koordinatu zuen, hala nola Surfing Euskadi, Euskadiko Bidezidorrak, Euskadiko BTT Zentroak eta Birding Euskadi, Basquetour agentziaren barnean.

Turismoko Idazkaritza Nagusiaren turismo jasangarriko taldearen barnean parte hartu, baita Ekoturismoari buruzko azken bi Biltzar Nazionaletan ere: Daimiel (2016) eta Guadalupe (2017).

Ekoturismo eta Outdoor euskarri espezifikoen azken etapa garatu du: Euskadiko Naturaren Mapa: Birding, Parke Naturalak, Urdaibai, Geoparkea, Ibilaldiak, Bide Berdeak, Donejakue Bidea, Inaziotar Bidea, BTT zentroak eta Euskal Herriko Trail Estazioa.

Une honetan, Euskadi bizikletan Gidaliburua, Euskadi oinez Gidaliburua eta Ekoturismoari buruzko Gidaliburua garatzen ari da. Gidaliburu horiek guztiek arestian aipatutako mapa espezifikoak bateratuko dituzte neurri batean.

Gaur egun, «Arabako Lautadako Ibilbide handia» izeneko proiektu pilotuan lanean ari da. Erakundearteko proiektu bat da, Vitoria-Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Arabako Lautadako Kuadrillaren eta BH Bikes dendaren arteko lankidetzarekin egiten ari dena ibilbide zikloturista bat abian jartzeko (125 km). Ibilbide hori Arabako Ibilbide Berdeen Sareko eta Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdeko ibilbide batzuetan oinarrituta dago eta jende mota guztiarentzat da.

Técnico de Producto de Basquetour.

Licenciado en Geografía, Técnico de Desarrollo Rural y Local y MBA por la Universidad de Mondragón.

Jefe de Producto de Naturaleza, Cultura y Gastronomía en Basquetour Agencia Vasca de Turismo. Coordinador de Euskadi Gastronomika, Ecoturismo y la Red de Ecoturismo, coordinador del Camino Ignaciano en Euskadi y su mesa interinstitucional de gestión del Camino de Santiago, en coordinación con el departamento de Cultura.

Coordina la reciente creada Mesa interinstitucional de la Vía Verde del Vasco Navarro junto al Gobierno de Navarra, Diputación Foral de Gipuzkoa y Diputación Foral de Álava y las comarcas correspondientes.

En Materia de Naturaleza coordinó la puesta en marcha de varios planes de producto como Surfing Euskadi, Senderos de Euskadi, Centros BTT de Euskadi y Birding Euskadi, dentro de Basquetour.

Participa dentro del grupo de turismo sostenible de la Secretaría General de Turismo, y en los dos últimos Congresos Nacionales de Ecoturismo: Daimiel (2016) y Guadalupe(2017).

Ha desarrollado la última etapa de los soportes específicos de Ecoturismo y Outdoor: Mapa de Naturaleza de Euskadi: Birding, Parques Naturales, Urdaibai, Geoparkea, Paseos, Vías Verdes, Camino de Santiago, Camino Ignaciano, Centros BTT y Estación de trail de Euskal Herria.

En estos momentos, está desarrollando la Guía de Euskadi en Bici, la Guía de Euskadi a pie y la Guía de Ecoturismo, que refundirán en parte los mapas específicos citados anteriormente.

Actualmente, trabaja en el Proyecto piloto ‘La gran Ruta de la Llanada Alavesa’, un proyecto interinstitucional de colaboración entre Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, Cuadrilla de Llanada Alavesa y BH Bikes para poner en marcha una ruta cicloturista (125km) basada en algunas rutas de La Red de Itinerarios Verdes de Álava y Anillo Verde de Vitoria Gasteiz, dirigida a todo tipo de público.