© 2019 Eusko Jaurlaritza | Gobierno Vasco

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila | Departamento de Turismo, Comercio y Consumo

  • https://www.facebook.com/basquetour.
  • https://twitter.com/BasqueTour_EUS
  • https://www.youtube.com/user/basquet
hizlariak
ponentes
Cristina Sánchez
SEO/BirdLife Catalunyako ordezkaria eta Iberaves-turismo ornitológico responsableko koordinatzailea.

Animalien Biologiako doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean (UB).

 

2000. urteaz geroztik SEO/BirdLife sozietatearen lurralde-ordezkaria da Katalunian. SEO/BirdLife sozietatearen ordezkaria den aldetik, bere lanaren zati handi bat natura-ondarea kontserbatzearen eremuan garatzen da, bereziki naturagune babestuetan edo espezie babestuekin. Era berean, jendea natura-ondarearen inguruan sentsibilizatzea eta jendeak natura-ondarea erabiltzea, jendeari natura-ondarearen berri ematea eta jendearen artean natura-ondarea hedatzea dira haren zereginak. Lan horren guztiaren ondorioz, 2005. urteaz geroztik ornitologia-turismoko proiektuak garatzen ditu nazioartean, estatuan eta autonomia-erkidegoan. Gaur egun, SEO/BirdLife sozietatearen «Iberia-turismo ornitológico» izeneko programa koordinatzen du eta harremanetan dago turismoko profesionalekin, administrazioekin eta tokiko erakundeekin, naturako turismoa arduratsua sustatzeko. Urte hauetan guztietan prestakuntzarako eta informaziorako materialak egiteko hainbat proiektu koordinatu ditu (material horiek eskuragarri daude www.seo.org/turismo-ornitologico-2/ helbidean). Material horiek, gaur egun, erreferenteak dira gai honetan:

  • Iberaves ikastaroa online (beren jarduera-esparrua ornitologia-turismoarekin osatu, handitu eta zabaldu nahi duten turismoaren arloko profesionalentzat).

  • Turisme Ornitològic -Catalunya es Natura gidaliburua (Kataluniako Turismo Agentzia).

  • Ornitologia-turismoko ingurumen-jardunbide egokien eskuliburua.

  • Arrantza-turismoko jardunbide egokien eskuliburua.

  • Hegaztien behatzailearen kode etikoa.

  • Iberaves - turismo ornitológico izeneko programa (ekoturismoko jarduera jasangarriak eta arduratsuak sustatzeko).

  • SEO/BirdLife sozietatearen ornitologia-turismoaren online mapa (turistentzat eta bisitarientzat).

Delegada SEO/BirdLife Catalunya y coordinadora Iberaves-turismo ornitológico responsable.

 

Es doctora en Biología Animal por la Universitat de Barcelona (U.B.).

 

Desde el año 2000 delegada territorial de SEO/BirdLife en Cataluña.

Como delegada de SEO/BirdLife una parte importante de su trabajo, se desarrolla en el ámbito de la conservación del patrimonio natural, especialmente en espacios naturales protegidos o con especies protegidas. Así como, la sensibilización y el uso público, la comunicación y la divulgación del patrimonio natural. Fruto de todo este trabajo, desde el año 2005 desarrolla proyectos de turismo ornitológico, a nivel internacional, estatal y autonómico. En la actualidad coordina el programa Iberia-turismo ornitológico de SEO/BirdLife en contacto con profesionales del turismo, administraciones y entes locales para la promoción de un turismo de naturaleza responsable. A lo largo de estos años ha coordinado varios proyectos para elaborar materiales formativos e informativos (disponibles en www.seo.org/turismo-ornitologico-2/), que hoy en día son referentes en esta materia:

  • Cursos on-line iberaves (dirigidos a profesionales del turismo que quieren incluir, mejorar, ampliar su actividad al turismo ornitológico).

  • Guia de Turisme Ornitolòlig-Catalunya es Natura (Agencia Catalana de Turismo).

  • Manual de Buenas prácticas ambientales en turismo ornitológico.

  • Manual de Buenas prácticas en Turismo pesquero.

  • Código ético del observador de Aves.

  • Programa iberaves- turismo ornitológico (para promover una actividad de ecoturismo sostenibles y responsables).

  • Mapa on-line del turismo ornitológico de SEO/BirdLife (dirigido a turistas y visitantes).